LITERATURA

Maddi Ane Txoperenak “Ene baitan bizi da” lana kaleratu du

Maddi Ane Txoperenak Ene baitan bizi da (Elkar) lana kaleratu du, Gazteluma saria izan dena. Gaur goizean, horren gaineko prentsaurrekoa egin da sarean, eta bertan egileak, Euskal Kultur Erakundeko zuzendariak eta Elkar argitaletxeko  editoreak hainbat xehetasun eman dituzte.

Askotariko istorioak gurutzatzen dira Maddi Ane Txoperena Iribarrenen lehen eleberrian: “1950.eko hamarkadan Ipar Euskal Herrian eta Frantzian neskato ibilitako emakumeen errealitateak, lehengo eta oraingo maitasun eta desamodio istorioak, laneko sufrimenduak, gatazka politiko baten ondorengo testuinguru baten ezinak, amatxi-biloba eta alaba-guraso harreman korapilatsuak… Guzia etorkizunaren eta orainaren arteko zubi jolas batean.”

Lan berri honetan Marie, Donibane Lohizuneko gazte bat da protagonista, eta aitari zerbait entzunik, amatxiren bizipenak deskubritu nahi ditu, Parisko ikasketak bururatzeko egin behar duen azken memoria lanerako. Baina egin beharreko lana ez zaio erraza suertatuko, ordea, amatxik ez baitio nahi duena emanen, eta Mariek berak ere ez baitaki zeren bila dabilen, xuxen…

Makina bat oroimen agertuko zaizkie, kutxa batean gotorturiko oroitzapen zatiak,  tartean, gazte garaiko amets, pentsamendu eta bizi-minak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button