MUSIKA

Macka B eta The Mighty Jah Observer musikariek Txapelreggae jaialdian joko dute

Christopher MacFarlane Macka B eta The Mighty Jah Observer britinainiarrak larunbatean Armintzan egingo den Txapelreggae jaialdiaren kartel-buruak izango dira. Lehenengoa maisua da dancehall erritmoak josten, eta bigarrena, berriz, reagge sound system melodiko eta bikainaren gidari da. Bi horiei The Hotknives ska talde britainiarra gehitu behar zaie; 1982an, eratuak iaioak dira ska, dub, pop, reggae and Northern Soul nahasten.

Macka B musikariaren proposamenean mezu politiko eta erlijiosoak uztartzen dira, umore ukituekin bustiak. Mad Professor musikari ezagunarekin aritu zen dub, reggae eta dancehall soinuak nahasten. 1986an lehenengo diskoa plazaratu zuenetik, makina bat lan kaleratu ditu, azkena Never Played a 45 (2015).

Jah Observer Sound System 1973an hasi zen bere sound system-a zuzentzen, Londres inguruan. Musika asko jarri zuen 1970eko hamarkadako punk jaialdietan. Reggae eta roots estiloetan maisua da.

The Hotknives 1982an eratu zen, The Clash, The Specials edo Madness taldeek irekitako bideari jarraituta. Bere egitasmoan ska, dub, pop, reggae and Northern Soul uztartzen dira. Estudioko lehen diskoa 1989an grabatu zuten, aurretik zuzeneko grabazio bi plazaratu ostean.  1994an, taldekide berriak sartu ziren taldean, eta harrezkeroztik, hainbat bira egin dituzte, bai eta diskoak plazaratu ere.

Aipatutako talde azpimarragarriez gainera, hauexek izango dira Armintzan: Danny Red and Irregular Roots, Skabidean, Batukale Samba, Titanians & Sustraians, Araialdeko Sound System, Madmuasel backed by Big Sound Boy eta Salda Dago & Thunder Clap.

Informazio gehiago: txapelreggae.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button