LITERATURA

Davanten “Itsasoak Iraultzan” interneten

Lean Louis Davanten lehendabiziko poema liburua (Itsasoak Iraultzan) osorik on-line paratu dute armiarmako lagunek interneten.  

1977an idazten hasi eta 1980an kaleratu zuen aurreneko liburua Jean Louis Davantek, bertsozkoa: Makila gorria. Ondoren, bestelako urrats bat egin nahi zuela erabakirik abiatu zen poesiaren bideetan, 1980ko udan. “Amodiozko poema sail bat idatzi nuen, eta Azkue Sarian aurkeztu”, baina Joseba Sarrionandiaren lehen liburuarentzat izan zen saria.

Davanten poema bilduma hura, Itsasoak iraultzan, Maiatz argitaletxeak plazaratu zuen gero 1986an, eta orain osorik emana duzu interneten.

Beste aldetik gogoratu, gaur, Bernardo Atxagaren Obabakoak liburuaren irakurketa jarraitua egingo dela 10:00etatik aurrera Bilboko Arriaga antzokian.

Eta gaur ere beste hitzordu literarioa batzuk badituzue: Kristalezko begi bat nobelari buruz ariko dira Miren Agur Meaberekin 19:00etan, Ondarroako Kofradia Zaharrean.

Eta biharko egunean, Iñigo Ibargurenek Triangelu irristakorra (Gaumin) nobela aurkeztuko du 19:00etan, Azpeitiko Udal Liburutegian, eta Mikel Tabernaren Alkasoroko Benta nobelaz berba egingo dute 19:30ean, Eako Hea elkartean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button