IKUS-ENTZUN

Bestelako narratibei begira

BIdeOtik. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira programaren deialdirako lanak bidaltzeko epea aste honetan amaituko da, urriaren 31n.

Programa honen helburua “ikus-entzunezko sormen, arte eta kultura sorkuntza bistaratzea da, kultura eta gizarte mailan sortzeko, gogoeta egiteko eta eraldatzeko tresna bezala, mugitzen diren irudien eta arte digitalaren bitartez hizkuntza berriak erabiltzea sustatuz. Orobat, ikusleen eta sortzaile horien artean elkar topatzea bilatzen du”.

Lehen deialdian 300 pieza baino gehiago aurkeztu ziren, bertakoak eta nazioartekoak. Film dokumental luzeak eta laburrak, besteak beste, animazioko filmak, biopic-ak eta familia-istorioak, horietako zenbait opera primak.

Programaren koordinatzaileek eta Azkuna Zentroko talde artistikoak osatutako balorazio-batzordeak aukeratuko ditu programa honen esparruan erakutsiko diren lanak. Izan ere, pieza horiek 2021eko otsailean eta martxoan programatuko dira, BIdeOtik. Ikus-entzunezko bestelako narrazioei begira programaren ohiko formatuan.
Bertan gailentzen den helburua ikus-entzunezko sorkuntzaren eta gizartearen artean konektatutako espazioa sortzea, hortaz, egile bakoitzak bere pieza aurkezteko eta jendearekin proiektuaren prozesuak partekatuko ditu.

Datu guztiak Azkuna Zentroak ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button