LITERATURA

“Lotsati”, gerra urreko poeta berreskuratua

Gaur, uztailaren 15ean, EHUko Udako Ikastaroen barruan, Gurutz Sarasola Martinez Lotsati poetari buruzko mahai-ingurua egingo da Miramar jauregian, 18:00etan. Bertan Ibon Sarasola idazle hizkuntzalari eta EHUko katedraduna, Inazio Mujika Iraola idazle filologo eta editorea, eta Alvaro Rabelli idazle eta literatura kritikaria mintzatuko dira, Juan Luis Zabalaren gidaritzapean.

Gurutz Sarasola Martinez Lotsati, ilunpetik argira. Gerra urreko poeta berreskuratua izango da jarduera irekiaren titulua.

Gurutz Sarasola Martinez Itsasondon jaio zen 1915eko maiatzaren 3an. Aitaren arbel negozioan aritzeko ikasketak egin zituen: merkataritza eta hizkuntzak. Baina guztiaren gainetik idaztea zuen gustuko. 21 urte betetzerako, 1936ko martxoaren 22an hil zen, maiteminak jota bere burua Donostiako burdinazko zubian trenari botata. El Día egunkari donostiarraren Euskal Gaiak orrian argitaratu zituen poema gehienak.

Hemen eta hemen ere, badituzue Lotsatiren gaineko datu gehiago.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button