IKUS-ENTZUN

Artium Museoak bat egingo du Emakumeen Nazioarteko Egunarekin

Artium Museoak jarduera-programa bat prestatu du Emakumeen Nazioarteko Egunarekin lotuta. Atzo bertan abiatu zen ekimen sorta Hasieratik. Zinema feministaren historiak zikloaren filmekin: Les mains négatives (Marguerite Duras, 1978), eta Vers La Tendresse (Alice Diop, 2016)

Bihar, martxoaren 8an, beste hitzordu interesgarri bat ondu dute bertan: Txaro Arrazolaren eta Xabier Arakistainen arteko elkarrizketa. Txaro Arrazolaren Ustiaketa bikaina erakusketa dela eta, Emakumearen Nazioarteko Egunaren barruan, artistak eta Xabier Arakistain erakusketaren komisarioak solasaldi bat izango dute erakusketan dauden lanen ekoizpen-prozesuaz aritzeko.

Martxoaren 11n, ostirala, Eulalia Abaitua argazkilariaren inguruko proiekzioa eta mahai-ingurua antolatu dira. Norberaren gela/Una habitación propia dokumentala proiektatuko dute (Ainhoa Urgoitia eta Enrique Rey, 2021). Geroko mahai inguruan Aitziber Orkolaga argazkilaria; Maite Jimenez Ochoa de Alda Eulalia Abaituaren biografoa; eta Josu Zaldibar zuzendaria elkartuko dira.

Beste aldetik, egunotan, Begirada feminista 2022 ikastarorako epea zabalik duzue. Ikastaroa maiatzaren 7an eta 8an gauzatuko da. Ikastaroak “hainbat herrialde, diziplina eta belaunalditako hizlariak biltzen ditu urtero, ikuspegi feministatik artearen arloa aztertzen edo hartan esku hartzen dutenak”. Begirada feministak “artista eta artearen teorialari feministen ekarpen nagusien panoramika proposatzen dio publiko zabalari, gaur egun aurre egin behar zaien problematika teoriko eta politikoak azpimarratuz, joera androzentriko eta etnozentrikorik gabeko artea eta ezagutza lantzen eta zabaltzen jarraitzeko”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button