IKUS-ENTZUN

Etnografiari buruzko NAFA jaialdia Alondegian izango da

Bilboko Alondegiak, etnografiaren inguruko NAFA Europako zinemaldirik entzutetsuena jasoko du urriaren 9tik 13ra bitarte. Guztira, urteko 20 dokumental eta fikziozko lan ikusi ahal izango dira zine jaialdi ibiltariaren 33 edizioan.

Horrekin batera, fikziozkoa ez den zine garaikideari buruzko jardunaldiak ere izango dira. Izaera eta patua: zine etnografikoaren eta dokumental garaikidearen inguruko hausnarketak izenburupean egingo dira topaketok.

Jardunaldiak Catherine Russel, zine-irakaslea eta Experimental ethnography saiakeraren egileak irekiko ditu, eta J.P. Sniadecki Demolition (2008), Foreign parts (2010) edota People’s Park (2012) filmen zuzendaria eta antropologoak, berriz, itxi egingo ditu.

Egitarau osoa: alhondigabilbao.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button