ESZENA

Loraldia Festibalerako gero eta gutxiago

Loraldia Kultur Elkarteak Loraldia Festibalaren 5. edizioa antolatuko du 2019ko martxoaren 12a eta apirilaren 7a bitartean. Joan den asteburuan, Elkarteak Festibalaren 5. edizio honen baitan izango diren ekintza eta ikuskizunak aurkeztu ditu Durangoko Azokan.

Datorren urteko edizioan, ia 30 ekintza ezberdinek osatuko dute programa, Bilboko hamabi leku ezberdinetan garatuko direnak. Loraldia Kultur Elkartearentzat “festibala sendotuta dago lau edizioen ondoren eta 5. hau zenbaki borobila da, finkatzea lortu duenaren adierazgarri. Euskal artistentzat erreferentziazko ekimena bilakatu da; publikoak urtez-urte babesa adierazten du; eta erakunde publikoen eta eragile pribatuen laguntza bilatzeari ekiten dio”.

Euskal kulturaren erreferentziazko izen eta eragile handi batzuk izango dute presentzia ekitaldietan: Joseba Sarrionandia, Artze, Verdes liburudenda… eta horiekin batera ikuskizun bereziak prestatu dituzte. Hala,  5. edizioan Eñaut Elorrieta, Ruper Ordorika, Bernardo Atxaga, Miren Agur Meabe, Mikel Urdangarin, Miren Narbaiza, Ines Osinaga, Joseba Irazoki, Xabi Paya, Sustrai Colina, Juan Carlos Perez, Natxo de Felipe, Itxaro Borda, Miren Amuriza, Mursego, Iratxe Fresneda… izango dira, besteak beste. Eta horiek guztiak, musika, teatroa, dantza, literatura, bertsolaritza, artea, zinema… eta diziplinen arteko fusioan arituko dira.

Elkarteak produkzio propioak ere sortu eta sustatzen ditu. Datorren urtean Lehen Mundu Bira, Elkanoren lemapean, eta Euskaltzaindiaren babespean eskainiko den Biz Hitza dantza ikuskizuna izango dira protagonistak.

Ekimenak loraldia.eus webgune berria badu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button