LITERATURA

Literaturak esperientzia mingarriei forma emateko duen gaitasunaz, “Literaktum” jaialdian

Edizio honetako gai nagusia mina izango da. Literaturak esperientzia mingarriei forma emateko duen gaitasuna aztertuko dute bertan, “galeratik gatazka sozialera, bakardadetik indarkeriara. Era berean, esperientzia horiek kontatzerakoan literaturak duen botere katartikoaz eta askatzaileaz jabetuko gara”.
Belaunaldi berrien literatura ere ardatz izango du aurtengo edizioak, 30 urtetik beherako idazleek egindakoa, hain zuzen ere. Euskarazko literatura berriaren ahots interesgarrienak bilduko dira mahai baten inguruan gai honi tiraka.

Literaktumek aurkezten du atalean, aldiz, egungo euskal idazle esanguratsuenetako hiru argitaratu berri dituzten liburuez mintzatuko dira: Katixa Agirrek, Harkaitz Canok eta Iban Zalduak beren lan berriak aurkeztuko dituzte Literaktumeko ikus-entzuleen aurrean. Baina klasikoek ere badute espazioa, eta Literaktum 18-k Anna Karenina edo Pio Baroja hobeto ezagutzeko aukera luzatuko du, besteak beste.

Diogun bezala, programazioa hainbat sailetan banaturik dator: Minak bizi, Klasikoak, Literaturaren bide berriak, Literaktumek aurkezten du, Gaurkotasuna duten eztabaidak, Bestelako jarduerak, Erakusketak, eta Literaktum Txikia.

Jaialditik Paty Godoy, Pere Ortin, Rodrigo Fresan, Maialen Berasategi, Imanol Epelde, Larraitz Idarreta, Xabier Erkizia, Arantxa Iturbe, Bernardo Atxaga eta Jose Kruz Gurrutxaga pasatuko dira, besteak beste.

Egunez eguneko egitaraua ikusteko: Literaktum 2018

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button