LITERATURA

Martin Ugalde XIX. ipuin lehiaketa

Andoaingo Udalak, Martin Ugalde idazlearen ipuingintza kontutan harturik, Andoain, Aduna, Asteasu, Amasa-Villabona, Larraul eta Zizurkilgo gaztetxoen arteko XIX. Ipuin Lehiaketaren deialdia egiten du, idazteko zaletasuna bultzatzeko xedez.

Hala, ipuin lehiaketara 10 eta 17 urte bitarteko edozein neska-mutilek aurkez dezake bere ipuina. Partaide bakoitzak lan bat edo gehiago aurkez dezake, euskaraz, originala eta argitaratu gabea.

Lehiaketa lau mailatan banatuko da: A. maila (10-11 urtekoena); B. maila (12 -13 urtekoena); C. maila (14-15 urtekoena) eta D. maila (16-17 urtekoena).
A. mailako lanek gutxienez 2000 eta gehienez 6000 karaktere izango dituzte eta B. C. eta D. mailako lanek, gutxienez 6000 eta gehienez 16.000 karaktere izango dituzte.

Lan bakoitzaren bost kopia entregatu beharko dira urriaren 15an, goizeko 10:00etatik 13:00etara Bastero Kulturguneko idazkaritzan. Lanekin batera, sobre itxi bat aurkeztuko da eta barruan, egilearen izen-deiturak, helbidea, telefonoa eta adina jarriko dira.

Sari txikiena 70 euro izango da eta potoloena 250 euro.

Informazio osoa hemen duzue: www.andoain.org

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button