IKUS-ENTZUN

"Bidaiari Dubi Dubi" bideo labur lehiaketaren lehen edizioaren saridunak

Duela zazpi urtetik hona, bidaiei buruzko programak, protagonisten bitartez, bidaia eta abentura handiekin erlazionatutako tailerrak, hitzaldiak, mundu osoko musika kontzertuak, proiekzioak eta erakusketak eramaten ditu Bilboko Begoñako barrutira.

Bidaiari Dubi-Dubi lehiaketa berriaren epaimahaiaren buru Ibone Bengoetxea, Kultura eta Hezkuntza Saileko Zinegotzia izan da, eta berarekin batera epaimahaiko kide izan dira Alvaro Perez, Tular ikus-entzunezko elkarteko kidea; Juanra Madariaga, mendizalea, bidaiari aritua eta Nontzeberri proiektuko kidea eta Beatriz Alvarez eta Norberto Alboniga FAS Zine Klubeko kideak.
Epaimahaiak honako bideo hauek saritu ditu: Victor Aristondoren Txina 2010, Patxo Landaren Dantzan eta Jose Luis Marquezek aurkeztutako Italian Bidaidantzan. Hiru sarituak bilbotarrak dira.
Lehen sailkatuak, diplomaz gain, 600 euroko saria jasoko du; bigarrenak, 300 euro eta hirugarrenak, 3 eguneko egonaldia Landa Hotel batean sei pertsonarentzat.

Lehiaketa 18 urtetik gorako pertsonei zuzenduta egon da. Bideoen gehieneko iraupena hiru minutukoa izan behar zen, eta bertan, bidaia bateko zenbait lekutako eta bidaia hori egin duten pertsonaren edo pertsonen irudiak jaso behar ziren, leku horietan dantzan.

Lehen edizio honetako epaimahaiak sariak emateko orduan baloratu dituen alderdien artean, lehiaketaren arauak zorrotz bete izatea, konposizio bikaina, originaltasuna eta bideoen aurkezpena izan dira.

Horrez gain, epaimahaiak aipamen berezia eman die euren sormena dela eta azpimarragarriak diren beste bi bideori: Carlos Gonzalezen Cuba en bici. De Santiago a la Habana eta Imanol Dehesaren Obrigado Oporto.

Hiru bideo irabazleak sarien banaketa ekitaldian ikusi ahal izango dira, izan ere, ekitaldia jende guztiarentzat zabalik egongo baita. Bideoak Bilboko Udaleko webgunean ere ikusi ahal izango dira.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button