LITERATURA

Literatura eta gatazkari buruzko topaketa, Bilbon

Bilboko Bidebarrieta liburutegiko Eztabaidak literaturarekin egitarauak Ekialde Hurbilean espezializatutako Ane Irazabal eta Karlos Zurutuza kazetariak elkartuko ditu gaur, arratsaldeko 19:30ean, literaturari eta gatazkari buruz berba egiteko. Bego Yebra kazetariak aurkeztuko du hitzordua.

Eztabaidak literaturarekin saioak Ekialde Hurbilean esperientzia luzea duten Ane Irazabalen eta Karlos Zurutuzaren partaidetza izango du gaur, Letras en conflicto izeneko solasaldian. “Gatazkan dauden leku horietara hurbiltzen direnean kontatu gura dutenari eta lekuan bertan aurkitzen dutenari buruz edo ekidistantzia posible ote den galdetuko zaie, beste gai batzuen artean.”

Ane Irazabal, Mikel Ayestaran eta Karlos Zurutuza dira Ekialde hurbila, muinak eta ertzak liburuaren egileak. Hiru kazetariek, Mendebaldeko Saharatik Iranera luzatzen den Ekialde Ertain Handian gertatzen denaren ikuspegia ematen dute lan horretan. Abiapuntua udaberri arabiarrak eta horiek eragin zituzten gizarte arloko mugimenduak dira. Ane Irazabalek Palestinako, Egiptoko eta Tunisiako gatazkak jarraitu ditu azken urteetan, eta baita Mediterraneotik heltzen diren errefuxiatuena ere.

Karlos Zurutuza (Donostia, 1971) ere Ekialde Ertaineko gatazka guneetan espezializatutako freelance kazetaria da. GARA, Al Jazeera, The Middle East Eye, Deutsche Welle edo Jot Downs komunikabideetako ohiko kolaboratzailea da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button