ESZENA

Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiak badu irudia

Bilboko Udaleko Kultura Sailak antolatzen duen BAD jaialdia urriaren 20tik 29ra izango da, eta dagoeneko, kartelerako irudi ederra badu. Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiaren XVIII. edizioaren irudia Ines Bermejo artistak egin du.

Ines Bermejo euskal artista eta diseinugileak egin du Bilboko Udalak antolatzen duen Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen hurrengo ediziorako Bilbo Zaharreko txoko batean hartu den irudia.

“Bilbo Zaharreko kaleetan inspiratuta BAD iragartzen duen kartelak, alde intimoenean sartzen den eta dantza pieza baten istant bat jasotzen duen agertokia sortzen du. Horrela, dantzak, Bilboko antzerki garaikide jaialdian betetzen duen lekua errebindikatzen du, berriro ere”. Artistak berak istant hori honela definitu du: “Bizitzak mugitu egiten zaitu, bizitzak dantzatu egiten zaitu”.

Ines Bermejo Arte Ederretan lizentziatua da, eta Arte Eszenikoetako eta Ikus Kulturako Masterra eginda du EHUn. Bilbo, Milano, Berlin eta Innsbruck artean bizi izan da azken urteetan. Duela 10 urtetik arte eta kultura ekitaldien eta erakusketen komisariotza, zuzendaritza, antolakuntza eta ekoizpen munduan ari da lanean.

BADen hurrengo edizioaren programazioak, Adrian Schvarsteinek zuzendu duen Lurrak zirku garaikidearen bertsioa jasoko du, Gasteizko Kaldearte eta  Bilboko Kalealdia jaialdietan izan ostean. BADen ikusi ahal izango den beste proposamen bat, Albert Quesadaren ACME konpainia katalanarenUnDosTresUnDos koreografia izango da. Beste alde batetik, BilbaoEszenaren Artistak egoitzanekimenean parte hartzeko aukeratuak izan diren lau artista gaztek euren sorkuntza prozesuak aurkeztu ahal izango dituzte.

Informazio guztia BADeko webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button