IKUS-ENTZUN

Alemaniako zinea, La Fundicion aretoan

Bilboko Deustu auzoan dagoen La Fundicion aretoan, Alexander Kluge zinegile alemaniarrak zuzendutako Abschied von gestern (1066) filma pantailaratuko dute gaur, 20:00etatik aurrera.

Filmak Aniga G judutarraren istorioa kontatzen du. Hormaren beste aldetik ihes egin du, maleta eskuan daramala, ezagutzen ez duen herrialdera, eta 1966ko Errepublika Federala deskubrituko du bidean aurkituko dituen ezezagunen eskutik.

Hala, Anitak oraindik barneratu gabeko iragana ordezkatuko du; hortaz, oraindik ez ditu mendebaldeko gizartean egoki integratzeko adina baldintza.
Anitak bidean eta gizarte berri batean aurkituko dituen zailtasunak jasotzen ditu Alexander Klugek, estilo dokumentala erabiliz, baina sentsibilitate handiarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button