IKUS-ENTZUN

Mikrofilm film laburren jaialdia uztailean egingo da

Genero beltzeko film laburrak ardatz dituen Plentziako Mikrofilm Short Festival nazioarteko jaialdiaren bigarren edizioa uztailaren 5ean eta 6ean egingo da. Martxoaren 16an baina, aurkezpen kontzertua izango da Bilboko Kafe Antzokian. Egun horretan hiru talde izango dira agertokian: Hex (Euskal Herria), Go Chic (Taiwan) eta The Baker Brothers (Ingalaterra).

Iaz ere, noir generoko film laburren erakusketarekin batera, antolatzaileek bestelako mikro-ekitaldiak ere ondu zituzten, hala nola, antzezlanak, kontzertuak eta bideo-mapping-a.

Aurten, eta aipaturiko mikro-ekitaldien baitan, jaialdiaren bigarren edizioa aurkeztuko dute martxoaren 16an Bilboko Kafe Antzokian egingo den emanaldiarekin.

Bertan joko duten taldeei dagokienez, Hex Aitor Abio (Matxuran, PILT) musikariaren egitasmoa berria da. Proiektua xede bakar eta argi batekin jaio da: Nosferatu terrorezko film klasikoaren irudiei musika jartzea.

Go Chic, berriz, Taiwaneko hiru neskak osaturiko elektro-disko-punk talde dantzagarria eta iluna da.

Azkenik, The Baker Brothers band eskarmentu handiko taldea da. Izan ere, hamar urteko ibilbidea egin du funk eta soul doinu beltzak zabaltzen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button