IKUS-ENTZUN

“Mundu bat ahoz aho” dokumentala, gaur Amasa-Villabonan

Mintzola Ahozko Lantegiak egoitza duen Subijana etxean Mundu bat ahoz aho dokumentala eskainiko da gaur, 19:00etan. Beñat Gaztelumendi zuzendariak aurkeztuko du dokumentala.

Mundu bat ahoz aho dokumentalak kantu inprobisatuaren forma eta ahots ugari hartzen ditu. “Mintzola Ahozko Lantegiak garatu eta Lanku Kultur Zerbitzuek ekoitzia, kantu inprobisatuak munduari begiratzeko talaia berezi bakoitzaren berri emango digu dokumentalak: besteak beste, kultura bakoitzak emakumearen presentziaz eta transmisioaz daukan ikuspegiaren berri izango dugu”

Lanean zazpi herrialdetako sortzaile asko agertzen dira bertan, hala nola Maialen Lujanbio, Karen Owen galestarra, Herrialde Katalanetatik Mireia Mena, Kubako Yunet López, Zinar Ala kurdua, Mexikoko Las Alondras hirukoa (Diana Laura Hernández, Dana Sofía Limón, Rebeca Limón), Sardiniako Simone Monni, Albert Casals, Ixiar Eizagirre, Begoña Guzmán eta Ruth Finnegan.

Informazio gehiago eta pelikularen zati bat, hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button