IKUS-ENTZUN

Tabakalerako ateak zabalik, UD-HA! ekimenarekin

Udan honetan, Donostiako Tabakalerak bere ateak zabalduko ditu hainbat ekitaldi interesgarri burutzeko eta bertako biztanleen kuriositate kulturala pizteko.

Euren esanetan, “gure lehenengo uda da Tabakaleran eta ateak ireki ditugu auzokide guztiekin musika, zinea, magia, gimnasia eta bururatzenzaigun guzti horrekin ospatzeko UD-HA! aldarri. Hondartzak hustu ondoren abiatuko da bertako programazioa. Ostegun gehienetan oholtza beteko dugu Maia Villotek egindako proposamenekin, ia ostiralero zinemara gonbidatuko zaituztegu, izarpean hori bai, eta larunbatetan mikroa zuena izango da duzuen trebetasun horiek gurekin partekatu ditzazuen. Igandean musikarekin batera aperitiboa hartuko dugu, ere bai, sortuko diren beste proposamen berrien artean. Gonbidatuta zaudete… UD-HA!”

Gaur ostirala da eta bertako kartelera interesgarrira hurbildu gara. Asteburu honetan, 8, 9 eta 10ean, zinema programatu dute bertan, eta gaur, zehazki, Cinémathèque de Tangerrekin batera egingo den programaren aurkezpena egingo da.
Bihar izango da beste saio zinematografiko bat Mohamed Mouftakir zuzendariaren L’Orchestre des Aveugles lanarekin. Eta igandean, Hicham Elladdaqik zuzendutako La Route du Pain filma pantailaratuko dute.

Datozen hitzorduak honakoak dituzue: Último Grito (uztailak 15). Iván Zuluetak 1969 eta 1970 urteetan zuzendu zuen magazine kultural-pop-musikalaren irudi, marrazki eta soinuekin; Office filma (Johnnie To, uztailak 22); eta Une jolie vallée (Gaël Lépingle, uztailak 29).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button