IKUS-ENTZUN

Euskaraz eginiko hiru film labur sarituak, Nontzefilmak lehiaketan

Iragan maiatzaren 4an egin zen Nontzefilmak Film Laburren Lehiaketaren sari banaketa eta lan onenen proiekzioa egin zen FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren egitarauaren baitan. Orotara 1.000 euroko bost sari banatu ziren eta euskaraz eginiko hiru film saritu.

Hona garaileen zerrenda: Javier Marco madrildarraren 3 minutos filmak jaso zuen Zinema Saria. Planifikazio handiko lana da, aktore lan bikainarekin eta gidoi sendoarekin.

Euskal Herriko Zinema Saria, berriz, Maria Elorza, Maider Fernandez eta Mikel Herrera donostiarrek egindako Birjinianori bisita filmarentzat izan zen. Artisautza eta western-ak uztartzen dituen lan originala da.

Animazioaren atalari dagokionez, Bartzelonako Mario Rico zinegileak hartu zuen 1.000 euroko saria Náufragos lanari esker. Istorio polita kontatzen duen lan fina da Náufragos. Euskal Herriko Animazio Saria, aldiz, Debako Aitor Oñederra zinegilearen Dena eta ezer ez dago klipak jaso du. Kantu hori Gariren azken lanean dago bildua.

Azkenik, Euskaraz Eginiko Lan Onenaren Saria Donald Navas Zeledon nikaraguarrak filmatutako Sorgin Gaua lanarentzat izan da. Euskalki ezberdinak biltzen dituen filma da.

Sari banaketaz gain, lan sarituak eta aurtengo lan onenak ikusteko aukera izan zuten bertaratuek, bai eta azken hamar urteetako filmen lagin bat ere.

Eskerrik asko lehiaketan parte hartu duzuen guztioi, baita Koldo Serra zinegileari ere sari banaketan parte hartzegatik.

www.nontzefilmak.com

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button