IKUS-ENTZUN

“Kaleko garrasia” zikloa Bilboko Alondegian

AlhóndigaBilbaok, urteko azken hiruhilabetekorako programazioa antolatu du, eta egitarauaren barruan, urriaren 28tik urtarrilaren 8ra arte, Kaleko Garrasia programa gauzatuko da. Kaleko Garrasia, diziplina anitzeko ikuspuntu batetik, gaur egun gure herriak bizi duen egoera sozial, ekonomiko eta politiko latza jorratzen du, eta 70eko eta 80ko hamarkadetan bizi izandakoarekin alderatu nahi du.

Gai honen barruan behar bezala murgiltzeko, eztabaidarako hiru jardunaldi antolatu dira, eta, horietan, ikuspuntu ezberdinetatik (ekonomia, soziologia eta kultur azterketak) herrialdeak 70eko eta 80ko hamarkadetatik gaur egunera arte bizi izan duen egoera jorratuko da. Bertan, Mario Fernandez, jardunaldien aholkulari gisa aritu denak, eta Miguel Boyer ekonomialariek hartuko dute parte. Industria eta Energiako ministro ohiak hazkunde ekonomikoaren alderdi ekologikoaren gainean jardungo du; eta beste aldetik, Carmen Gallastegui, Alain Touraine Komunikazioaren eta Humanitateen Asturiasko Printzea sariaren irabazlea eta soziologoa, Udiarraga Garcia Uribe HIESaren kontrako aktibista, edota Andre Martin nobela beltzaren idazlea ere egongo dira.

Kaleko Garrasia programaren baitan, 80ko hamarkadako kinkiak. Zinea, prentsa eta kalea erakusketa ikusi ahal izango da. Erakusketak 1978tik 1985era arteko kinki-zinemaren fenomenoaren gaineko ikuspegia eskaintzen du. Garai hartan herrialdeak aldaketa handiak jaso zituen eta horrek kinkiaren hazkuntza ekarri zuen. Erakusketa errealitate horri hurbiltzeko modua da, ikus-entzunezko filmen bitartez eta honetaz gain, dokumentalak, egunkari-zatiak, komikiak, biniloak, horma-irudiak, kromoak edo hirigintza-planoak ere ikusgai egongo dira.

Kaleko Garrasia kontzerturekin eta musika-ikuskizunekin osatuko da: La Venta de Borja (urriak 28) eta Roberto Moso: Disko-Forum (abenduak 15).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button