IKUS-ENTZUN

“Risttuules” film estoniarra aurkeztuko du gaur Fas zineklubak

Martti Helde zinegile estoniarrak 2015ean filmatutako Risttuules pelikula pantailaratuko du gaur Bilboko Fas zineklubak, El Carmen aretoan, 19:45ean. Horrekin batera, Unia Gerrak iaz estreinatutako Duelo a las doce en punto film laburra aurkeztuko dute. Film horren zuzendari Gerrak emanaldian parte hartuko du, Fas Zineklubaren presidenteorde Txus Retuertorekin batera.

Martti Helden (1987) estoniar gaztearen estreinako lan luzea da Risttuules, eta 1941ean izandako gertaera bat kontatzen du. Urte horretan Stalinek erabaki zuen estoniarrak Siberiara bidaltzea.

Pelikulan, Heldenek askotatiko baliabideak erabili ditu: argazki finkoa, kameraren mugimendu geldoa edo off narrazioa, besteak beste. Fas zineklubaren arabera, “Mugimenduaren eta geldotasunaren uztarketa armoniaz sortzen da, hunkigarritasuna handiagoa izan dadin”. Aipagarria da halaber, aktore eta ikusleen artean lortzen duen lotura.

Elur hotzetan filmatua, pelikulak Bigarren Gudan izandako gertaera mingarri eta ezezaguna kontatzen du, hunkiduraz. “Nahiz eta bizipen latzak izan, irudiak ederrak dira”.

Informazio gehiago: cineclubfas.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button