IKUS-ENTZUN

Kapitalaren mendeko esklabo gara

Bihar, abenduak 3, Bilboko Fas Zineklubak, Ekonomisten Euskal Elkargoa eta Mugarik gabeko Ekonomilariekin elkarlanean, El Capital (Constantin Costa-Gavras, 2012) filmaren emanaldia aurkeztuko du. Ohikoa denez, El Carmen aretoan (Indautxu plaza) izango da, 19:45ean. Proiekzioa bukatutakoan hitzaldi bat egingo da hurrengo gaiarekin: Lan eskubideak Kapitalismoaren Krisian.

Filmak kapitalaren sikario izatetik kapitalaren jaun eta jabe izatera iristeko Marc Tourneuilen igoera geldiezinaz hitz egingo du.
Zuzendariaren hitzetan: “Kapitalaren mendeko esklabo gara. Hura kolokan dagoenean gu ere kolokan geratzen gara. Hazi eta garaitu egiten duenean poztu egiten gara. Nork askatuko gaitu? Guk askatu beharko genuke? Behintzat, haren zerbitzura nor dagoen eta zer egiten duen jakin beharko genuke”.

Costa-Gavras Grezian jaio zen 1933an, Literatura ikasi zuen Sorbonan eta Zinemagintza IDHECen. Graduatu ostean, Frantzian geratzea erabaki zuen. Bere filmografiako azken lan batzuk honakoak dira: Amen (2002), gidoi onenaren Cesar saria; Le couperet (2005), eta Eden à l’Ouest (2009).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button