IKUS-ENTZUN

Kimuak programako film laburrak Victoria Eugenia Antzokian

Bihar 2010eko Kimuak programako film laburrak ikusi ahal izango dira Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Bertan filmen zuzendariak ere izango dira eta bakoitzak bere pieza aurkeztuko du. Honatx filmen eta zinemagileen zerrenda: Amár (Isabel Herguera); Artalde (Asier Altuna); Daisy Cutter (Enrique Garcia, Ruben Salazar); Exhibition 19 (Alaitz Arenzana, Maria Ibarretxe); La gran carrera (Kote Camacho); Khorosho (Miguel Angel Jimenez); Un novio de mierda (Borja Cobeaga); Ondar ahoak (Angel Aldarondo) eta Premio (Leon Siminiani).

Iaz Kimuak programaren bederatzigarren edizioa burutu zen, eta bertan Euskal Herriko filmik onenak jasotzen dira. Lanok askotarikoak dira, tartean, animaziokoak, dramatikoak, komikoak eta esperimentalak.

Kimuak programaren webgunean adierazten denez, "Kimuak programa ospetsua izanagatik ere, eta jaialdi, telebista, banatzaile eta erosle asko zain eduki dituen arren, oraindik erronka askori dago aurre egin beharrean.

Lehena, Euskadin eta kanpoan duen presentziari eustea, eta presentzia hori handitzea. Horretarako, eta, film laburren multzo berria ezagutu nahi duten pertsona guztien eskura jartzeko, beharrezkoa da eguneroko lan umila, etengabea eta handia".

Nontzeberri

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button