LITERATURA

Lan berriak Erein argitaletxearen eskutik

Gaur, Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan, eta eguerdiko 12:00etan lau liburu aurkezpen ekitaldia burutuko dute Ereinekoek. Aurkeztu beharreko lanak Josu Zabaletak itzulitako Andrea Camilleriren Gauaren Usaina, Arrate Egañak idatzitako Giltza, Antton Kazabonek idaztitako Feli eta Filo, eta Begoña Durrutyk egindako Mitxitxi Marriau album ilustratua dira. Egile guztiak izango dira Iñaki Aldekoa argitaletxeko ordezkariarekin.

Josu Zabaleta, Gauaren usaina liburuaren itzultzailea da. Camilleriren lan honetan, hauxe kontatzen da: “Udazkena iritsi da eta Mimi Augello, Salvo Montalbano detektibearen laguntzaile fidela, ezkontzekotan da. Baina denbora ez da alferrik igarotzen eta, ohi bezala, Montalbano krimen berri baten peskizan murgilduta dabil. Kasu berezia du eskuartean, delituaren gorpua falta baita. Bien bitartean, fruta ustelaren usaina ari da zabaltzen Vigata herrian. Baina usteldura ez da soilik frutarena, giza-usteldurarik ere ez da falta bere inguruan,…”

Arrate Egañak idatzitako Giltza lanean, hauxe kontatzen zaigu:Nikok lehenengo etxeko giltza eskuratzean poz handia hartu du, horrek askatasuna eta heltzeko aurrerapauso bat ekarriko diolakoan. Baina gauzak ez dira guk espero bezalakoak izaten, eta etxeko atea giltza berriaz irekitzean ezusteko harrigarriak topatuko ditu”.

Antton Kazabonek ere lan polita idatzi du. Aspaldiko lagunak dira Feli eta Filo, ttiki-ttikitatik dira elkarren lagun. Txikitatik etxe bereko eskaileretan gora eta behera. Txikitatik etxe atariko parke berean, haurtzaindegi berean…Biak bizkor amorratuak. Arrunt biziak eta kementsuak. Eta batez ere, lagunak, oso lagunak.

Begoña Durrutyk Mitxitxi marriau lana ekarri du. Mitxitxi marriau leloa ezaguna da. Aldaketa aunitz ditu bazterretan. Aita Donostiak 1951-n Baztanen hauxe bildu zuen:
Mixi marriau
katuak yan nau,
aitak il nau
amak yan nau
arreba ponpoxak
piztu nau.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button