IKUS-ENTZUN

Zine klasikoa pantaila handian ikusteko beta, Bilbon

Arrebato Zinema elkartea zine klasikoa pantailaratzen hasiko da Bilboko BBK Aretoan; hala, apirilaren 24an eta 25ean, Sunset Boulevard (Billy Wilder, 1959, AEB) eta The Birds (Alfred Hitchcock, 1963, AEB) ikusi ahalko dira, hurrenez hurren.

Bi emanaldiak Zine Klasikoa Pantaila Handian programaren baitan egingo dira; jatorrizko bertsioan pantailaratuko dira, gaztelaniazko azpitituluekin, 20:00etan.

Arrebato Zinema elkarteak aurkeztuko dituen bi klasikoak aski ezagunak dira zine zaleentzat.  Sunset Boulevard-ek zine mutuko izar hondatu baten eta gidoilari baten arteko harremana kontatzen du, flashback zoragarri baten bitartez.

Hitchcock-en The Birds, berriz, zine zale sutsuen buruan grabatuta dagoen film artegagarria da. Kostaldeko herri turistiko batean, hegaztiek oldartu, eta panikoa eragingo dute biztanleen artean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button