LITERATURA

Alberto Ladron Aranak “Jainkoen zigorra” argitaratu du

Alberto Ladron Arana oso idazle produktiboa dugu, nekez gelditzen den horietako. Berriz dator lan berri batekin: Jainkoen zigorra.

Elkar argitaletxeak honelako xehetasunak eman ditu lan berriari buruz: “Olivier eta Peio Idiart, bi anaia baxenabartarren hilotzak agertu dira Mendaurko mendi-tontorrean, erritu azteka bati jarraituz sakrifikatuak, itxuraz. Foruzaingoak hartuko du kasuaren ardura, jendarmeriarekin batera elkarlanean, eta ikerketan aurrera egin ahala ohartuko dira, hilketaren xehetasun ankerren azpian, buru hotza eta ahal handiak dituen norbait ari dela, bere helburuak lortu nahian.
Leire Asiain inspektorea krisi pertsonal larri batean harrapatzen du kasu berri honek, iraganeko mamuen erasopean eta aurrerantzean nondik nora jo ez dakiela. Bidegurutze horren erdian, baina, bereak eta bost egingo ditu, bai heriotza misteriotsuak argitzeko, bai bere bizitzaren lemari tinko eusteko”.

Alberto Ladron Aranarenak ere badira honakoak: Xake mate, Eguzki beltzaren sekretua, Arotzaren eskuak, Ahaztuen mendekua, Zer barkaturik ez, Piztiaren begiak eta Harrian mezua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button