ESZENA

La Fundición aretoak udaberriko egitaraua iragarri du

Deustuko La Fundición aretoak udaberriko programa osoa iragarri du, apirilaren hasieran abiatu zen, eta ekainaren erdira arte iraungo du; hala, asteburu honetan ere, izango da zer ikusi La Fundición-en.

Bada, apirilak 11, 12 eta 13an, Zanguango Teatro-Treviño konpainiak Aquí va a a pasar algo obra taularatuko du. Txubio Fdez. de Jáuregui eta Miguel Garcés dira aktoreak, eta musika Bingen Mendizabal musikari ezagunak idatzi du. Zuzendaritzaz bi aktoreak arduratu dira, Miguel Muñozekin batera.

Obrak ondokoa kontatzen du: “Gizabanako bi, euren burua berriro asmatzera behartuak, unean-unean nortasuna eraikitzera derrigortuak. Pertsonaia bi, nortzuk diren argituko dieten aztarna bila. Irudimen-ariketa batean dabiltza, jokoa aldarrikatzen dute euren bizitzen ardatz gisa”. Lan komikoa eta, era berean, poetikoa da.

Zuango Teatro konpainia 1993an eratu zen, eta harrezkeroztik, kalean eta aretoetan aritu da: “Gure lanaren oinarri dira sorkuntza kolektiboko teknikak, arlo fisikoa, mugimendua. Espazioa eta erritmoa ditugu ekintza dramatikoaren ardatz. Aktoreen lana eta talde-lana dira geure abiapuntuak, ihes egiten diegu artifizialtasunei eta trikimailuei. Soiltasuna estimatzen dugu”.

La Fundición aretoko udaberriko egitarauarekin jarraituz, maiatzaren 2an, Bizkaiko Dxusturi Teatroa konpainiak, Konpota obra aurkeztuko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button