LITERATURA

BizkaIdatz XV. Literatura Sariak azken egunetan

BizkaIdatz XV. Literatura Sariak dituen helburuak bizkaitarren talentua eta sormen literarioa bultzatzea, indartzea eta sustatzea da. Bertan hamasei urtetik gorako pertsonek aurkeztu ahal dituzte euren lanak, beti ere originalak izanik. Irailaren 8an amaituko da lanak aurkezteko epea, hortaz, agudo ibili!

Beste aldetik, parte hartzen dutenek baldintza hauetako bat, gutxienez, bete behar dute: Bizkaian jaioak izatea, bestela, erroldatuta egotea oinarrietako Foru Dekretua argitaratzen denean edo oinarriak argitaratu aurretik urtebetez gutxienez Bizkaian erroldatuta egon izana

Ohi den bezala, lehiaketa honetara aurkezten direnek bi idazlek proposaturiko bi istorioei jarraitutasuna eman beharko diete, eta hein batean, bertako trama eta egoeretara egokitu beharko dira, idazleok ezarritako hasiera, pertsonaiak eta egoerak kontuan hartuz.

Aurtengo deialdian, parte-hartzaileek kontakizun hauetako hasierak hartu beharko dituzte abiaburutzat: Euskarazko atalean, Jabi Elortza Antia idazlearen Marlon kontakizunaren hasiera. Gaztelaniazko atalean, Begoña Elorrieta Puente idazlearen Alud kontakizunaren hasiera.

Irabazleei sari hauek banatuko zaizkie: Lehenengo saria, euskaraz eta gaztelaniaz: 2.000 euro eta diploma. Bigarren saria, euskaraz eta gaztelaniaz: 750 euro eta diploma. Hirugarren saria, euskaraz eta gaztelaniaz: 250 euro eta diploma.

Jakingarri guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button