IKUS-ENTZUN

Laburbirak Euskal Herria zeharkatuko du

Laburbira ekimenaren XXI edizioa apirilaren 12tik maiatzaren 12ra bitartean gauzatuko da, eta Euskal Herriko 35 herritara helduko da. Eduki zein estiloz denetariko lanez osatua dago aurtengo eskaintza, herritarrei euskal sortzaileen lanez gozatzeko aukera emango diena,

Laburbiraren aurtengo edizioak Durangoko Zugaza zineman apirilaren 11an egingo den aurre-estreinaldiarekin hasiko du bere ibilbidea. Gero, apirilaren 12an abiatuko da ekimena Bergaran, eta maiatzaren 12an amaituko da, Markina-Xemeinen.
Tartean makina bat herri bisitatuko ditu ekimenak honako film hauek eskaintzeko: Dena asmatuta dago (Jone Arriola), Katalinaren Zoria (Guillermo Ordás), Erro (Amaia Lejarreta), Babesa (Ander Iruretagoyena), Mundu Berri Bat (Mikel Alvarez), Zirrara (Ane Cuesta), Talkak (Ilune Diaz Eta Jordi Nuet) eta Betizu Buru (Ander Iriarte).
Denetariko lanek osatzen dute film labur sorta, eta hainbat emanalditan zuzendariekin solasaldiak ere antolatu dira.

Laburbiraren XXI. edizioaren gaineko informazioa, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button