MUSIKA

“Kursaal Eszena”, pop-rock, folk, klasiko, opera eta musika familian

Donostiako Kursaal Eszena egitarauak hainbat kontzertu atondu ditu bere denboraldi berrirako. Sasoi berri hori otsailaren 3an hasiko da, familia giroko Pierrot proposamenarekin, zeinak jolasa, dantza eta pantomima uztartzen dituen.

Otsailaren 17an, musika barrokoa izango da protagonista, Italiako Europa Galante taldearen eskutik. “Fabio Biondi biolin-jotzaileak zuzentzen duen eta barroko garaiko errepertorioan espezializatua den formazio honek, historiako aldi guztietan musikatuena izan den erlijiozko testua, Stabat Mater, eskainiko du”.

Operaren harira, martxoaren 2an eta 4an, Pucciniren La Bohème obraz gozatzeko parada izango da. Opera horren ostean, bestelako hitzorduak ere izango dira musika klasikoarekin: martxoaren 7an, Jordi Savallek, antzinako musikan adituak, Esklabotzaren ibilbideak izeneko programa aurkeztuko du; apirilaren 17an, Zuricheko Tonhalle Orkestra arituko da, Lionel Bringuier gazteak zuzenduta, zeinak Berliozen Sinfonia fantastikoa interpretatuko duen; eta, amaitzeko, maiatzaren 20an, Scottish Chamber Orchestra-k Mozartek pianorako idatzitako bi emanaldi ezagun  aurkeztuko ditu, Piotr Anderszewki pianistarekin batera.

Pop musika entzuteko aukera ere izango da: uztailaren 10ean, Fleet Foxes estatubatuarrek joko dute; maiatzaren 22an, Silvia Pérez Cruz eta ekainaren 27an, Silvia Pérez Cruz.

Azkenik, azpimarratzekoa da apirilaren 8an izango den Finlandiako Apocalyptica taldearen emanaldi berezia: “musika sinfonikoa eta rockaren arteko eremuan kokatzen da. Metal sinfonikoko banda hau, hard-rock nahiz heavy-metaleko abestiak biolontxeloz jotzeagatik egin da ezagun. Plays Metallica by four cellos izeneko bere lehen albuma argitaratu zuenetik bi hamarkada bete diren honetan”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button