IKUS-ENTZUN

Nafarroako ye-ye eztandari buruzko dokumentala, Tolosan

Marino Goñi musikariak zuzendua eta Gor diskoetxeak ekoiztua, Córtate el pelo dokumentalak 1960ko urteetako rockak Nafarroan utzitako arrastoa jorratzen du, makina bat talderen ondarea aztertuz: Los Iruñako, Los Totem, Los Junior’s, Los Brek’s, eta abar. Bada, gaur, Tolosako Bonberenean ikusteko parada izango da, 22:00etatik aurrera.

Garaiko gizartea eta rock eszena bizi zutenen testigantzen inguruan ardazten da dokumentala: musikariak, kazetariak, musikazaleak, kontzertu aretotako langileak… Gor diskoetxearen arabera, “lanaren helburua 60ko hamarkadan, Nafarroan sortutako musika mugimendua gaur egunera ekartzea da”.

Hala, filmak 1961etik 1969ra bitarteko Iruñeko giro soziala, eta errealitate horretan loratutako ye-ye eszena biltzen ditu. “1936ko uztaileko altxamendu militarra jaiotzen ikusi zuen hirian, garai hartan bakearen 25 urteurrena ospatzen ari zelarik. Dokumentala ikuspuntu subjektibo batetik gidatua izan da, eta hurrengo hamarkadetan Erresuma Zaharrean sortutako rock mugimenduarentzako oinarria izango zen belaunaldi baten balioa azpimarratzen saiatzen da”.

Informazio gehiago: gordiscos.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button