IKUS-ENTZUN

Emakumeek Zuzendutako XIX. Zine erakustaldia

 

Emakumeek egiten duten zinema ezagutarazteko helburuarekin jaio zen Zinemakumeak izeneko ekimena. “Non jartzen duten begirada, zerk motibatzen dituen, zein den beraien  ikuspegia genero zinematografikoetan…”. Aurtengo edizioan galdera hau proposatu nahi dute: “Zertaz barre egiten dute emakumeek?”

Emakumeek Zuzendutako XIX. Zine Erakustaldian munduko hainbat tokitan sarituak izan diren makina bat film luze eta labur eskainiko dira. Urriaren 22tik 25era bitartean, Manuela Moreno, Lake Bell, Anne Switsky edo Valeria Bruni Tedeschi bezalako zuzendarien obrak pantailaratuko dira. Aurten, gainera, merezitako omenaldi hunkigarria jasoko du Dorothy Arnzer errealizadore aitzindariak. Emakume horien ikuspegi pertsonaletatik hainbat errealitate erakutsiko dituzte.

Urriaren 22an hasiko da zikloa Whip it film luzearekin. Urriaren 23an, aurtengo edizioak omenaldia egin nahi dio Hollywood  klasikoaren urrezko etapan funtsezkoa izan zen emakume bati, Dorothy Arzner-i, eta beraren Dance, Girl, Dance filma emango du. Urriaren 24an, Manuela Morenoren laburrak eskainiko dira, eta ostean, In a World filmaren proiekzioa. Azkenik, urriaren 25ean, Happy, Happy eta  Un castillo en Italia filmen proiekzioa ondu da.

Gogoratu, zikloa Bilboko BBK aretoan gauzatuko dela aste honetan.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button