IKUS-ENTZUN

Zinebiren 54. ediziorako hiru mila lan jaso dituzte

Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldiak (ZINEBI) azaroaren 16tik 23ra egingo du bere 54. edizioa.

Duela gutxi lanak aurkezteko epea amaitu da eta ekimenak 3.505 film jaso ditu, eta horien artean aukeratuko dira Lehiaketa Sekzio Ofizialean lehiatuko direnak. Hauek guztiak hiru generoetarako (fikzioa, dokumentala eta animazioa) Urrezko eta Zilarrezko Mikeldiak lortzen saiatuko dira.

Beraz, aurten beste marka bat lortu du kopuru ikaragarri horrekin. Jatorriari dagokionez, aurten ere Frantzia da lan gehien (588 lanekin) aurkeztu dituena Espainiaren atzetik, handik 687 lan etorri baitira. Gero, Alemaniatik 275 lan etorri dira, Amerikako Estatu Batuetatik 240 eta Erresuma Batutik 125. Mexiko, Brasil eta Argentinatik 227 lan etorri dira guztira. Aipagarria ere bada Israelen kasua, handik 73 lan iritsi baitira.

Azkenik, Euskal zineari dagokionean, 78 film labur aurkeztu dira.

Bestelako datuak ere badaude: fikziozko 2.060 film, 904 dokumental eta animaziozko 454 film aurkeztu dira generoei begira.

Aipatu behar da, aurten ere Pre-ZINEBI egingo dela. Azaroaren 9tik 16ra izango den ekimen hau Campos Antzokiko Cupula Aretoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button