LITERATURA

Ernesto Prat Urazainkik “Telleria eta gero, zer?” eleberri beltza plazaratu du

Ernesto Prat Urzainki idazleak (Berriozar, Nafarroa, 1978) atzo aurkeztutako Telleria eta gero, zer? Baztanen egingo den hirigintza proiektu handi baten inguruan garatzen den eleberri beltza da.

Elkar argitaletxearen arabera, hauxe kontatzen du nobelak: “Sarako Gaztetxean egindako kontzertu batetik bueltan, egundoko bestondoarekin eta guardia zibilen kontrol batekin topo egin ondoren, giza hezur batzuk eta pakete arraro bat deskubrituko ditu Lurrak, obra-hondakinen artean. Misterio hori, gainera, nahastu egingo da Baztanen, herritarren nahiaren kontra, egin nahi duten plan urbanistiko erraldoi batekin. Musikaren erritmoan eta kamiseta erreibindikatiboen konpainian, hainbat pertsonaia eta gertakari nahasten dira eleberri beltz honetan: sekta ultrakatolikoak, kontrabando arkeologikoa, momia egiptoarrak, psikiatrikoko gaixoak, rock kontzertuak, besta eta parranda, eta, batez ere, protagonista ahaztezin bat: Lurra, neska bizizale eta urduri bat, Baztan bukolikoaren irudia zapartatzera datorrena”

Ernesto Pratek beste bi liburu idatzi ditu aurretik: Hiru ilargi laruden (2013) eta Orpoz orpo (2014). Horretaz gainera, Nobela Beltzaren Astea antolatzen duen (H)ilbeltza taldeko kidea da. Skalariak taldeko tronpeta-jolea ere izan zen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button