ESZENA

Alegria-Dulantziko antzerki jaialdirako deialdia zabalik

Joan den urtean pandemiak dena zapuztu zuen, baina aurten urtero ospatzen den antzerki jaialdirako deialdia egin du Alegria-Dulantziko udalak. Jaialdia azaroaren 5etik 27ra egingo da, eta lanak aurkezteko epea ekainaren 30ra arte egongo da zabalik.

Edozein tokitako antzerki-talde ez profesionalek parte hartu ahal izango dute, eta beren antzezlanen edukia, estiloa eta hizkuntza ere edozein motatakoak izan ahalko dira. Talde bakoitzak, gehienez, bi antzezlan aurkeztu ahal izango ditu.

Hautaketa Batzorde batek, aurkezten diren proposamen guztien artean, 9 antzezlan aukeratuko ditu. Jaialdian parte hartzen duten 9 taldeek 900 €-ko diru-laguntza bana jasoko dute joan-etorrietarako eta emanaldirako, bai eta partaidetza-diploma bana ere

Jaialdiari buruzko informazio guztia, www.teatroamateur.com webgunean duzue eskuragarri.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button