LITERATURA

“Krimena eta delitua literaturan” lelopean abiatuko da Gutun Zuria, Bilbon

Azkuna Zentroak Gutun Zuria-Letren Nazioarteko Jaialdiaren bederatzigarren edizioa hartuko du apirilaren 19tik 24ra, eta Krimena eta delitua literaturan lelopean ospatuko da.

Aurten, Krimena eta delitua literaturan izenburuaren inguruan nazioarteko idazle ospetsuak bilduko dira Azkuna Zentroan gai honen inguruan publikoarekin hitz egiteko. Jaialdi hau hitzordu garrantzitsua da literatura zaleentzat gaur egungo literaturako idazle ezagunenak hurbiletik ezagutzeko aukera ematen dielako.

Joan den urtean, Eros gogoan lemapean ardaztu zen Gutun Zuria jaialdia, eta bertan, Javier Marias, Fernando Arrabal, Alvaro Pombo, James Ellroy, Wendy Guerra, Edorta Jimenez, Itxaro Borda, Justo Navarro,  Tzvetan Todorov edota Juan Antonio Iglesias idazleekin egoteko aukera izan zen.

Hortaz, jaialdiak “literatura-arloko pertsona ospetsuak ekartzen ditu edizio guztietan, eta elkargune egokia da egileekin literaturaz hausnartzeko. Jaialdi honekin Azkuna Zentroak irakurketa bultzatu eta sustatu nahi du urtero Mediatekaren programazioarekin egiten duen moduan”. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button