IKUS-ENTZUN

“Korterraza” jaialdian makina bat film lau egunez

Gasteizko Iparraldeko Parkean egingo da aurtengo Korterraza jaialdiaren 11. edizioa, uztailaren 8tik 11ra bitartean. Guztira 58 film labur pantailaratuko dira, eta horretaz gain, sei kontzertu ere programatu dira. Gaurko egunek agintzen duten gisan, segurtasun-neurriak modu zorrotzean aplikatuko dira, hortaz edukiera mugatua izango du aurtengo ekitaldiak, maskara eta gel desinfektatzaileen erabilera erraztuko da, langileen eta ikus-entzuleen segurtasun-distantziak bermatuko dira, eta jaialdiaren eremuaren inguruan jende-pilaketak ekiditeko ahalegina egingo da.

Programazioan jaso diren  1.083 lanetatik gelditu diren 56 proiektatuko dituzte. Denetarik dago, haurrei zuzendutako saioan edota  gai sozialei eskainitakoak ere. Sentsibiliza saileko film laburrak ere pantailaratuko dituzte abuztuan.

Inaugurazio egunean, Arabako Film Laburren Eguna ospatuko dute eta bertoko zine zuzendarien lanak izango dira protagonista, tartean, Beñat Fontanedaren Ni una más, Mikel Bustamanteren Telekinesis edota David O. Sañudoren Un coche cualquiera.

Gorago esan dugun moduan, filmez gain musikak ere bere txokoa izango du, eta horretarako hainbat kontzertu ondu dituzte Capsula, Liher, The Soulbreaker Company, The Dealers, Dr. Sax y Srta eta Escarlata taldeekin.

Egunez eguneko Korterraza jaialdiaren programazioa hemen ikus dezakezue

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu