BESTELAKOAK

Komiki-sorkuntzatik komikiaren historiara

Gaur berton, 19:00etan, Donostiako Kutxa Kultur Plazan, Joseba Larratxe Josevisky eta Iratxe Retolaza bikoteak Komiki-sorkuntzatik komikiaren historiara izenburupeko hitzaldia egingo du.

Joseba Larratxe Josevisky Donostiako arkitektura eskolan ikasketak burutzen zituen bitartean hasi zen aldizkarientzako umore zintak marrazten. 2015ean Waking komiki laburra marraztu zuen Vertigo argitaletxe estatubatuarrarentzako. Berriki, Aingurak komiki saila marraztu du Gaztezulo aldizkarian eta Eneko Aritza komikia kaleratu du Nabarralde kultur taldearekin. Komikigintzaz gain, ilustratzaile lanak ere egiten ditu Argia aldizkariarentzako.

Iratxe Retolazak Egungo Euskal Komikiaren Historia izeneko lan mardula egiten jardun du. Euskal komikiaren historia literario bat osatzeko bidean lehen urratsa da egitasmo hori, komikigintzara hurbiltzeko begirada jakin bat jorratu baita ibilbide historikoa osatzerakoan: begirada literarioa eta begirada linguistikoa. Horretarako, bi atal nagusi bereizi dira liburu honetan: lehenik, euskal komikiaren joera eta plataforma nagusiak aurkeztu dira, interpretazio historiko-literarioranzko lehen urratsak egite aldera (XIX. mende hondarretik XXI. mendearen hastapenera arte); bigarrenik, komiki-liburu zenbait xeheago aztertu dira, azken hogeita hamar urteotako ibilbidea argitzeko hamaika hari eskaintzeko asmoz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button