IKUS-ENTZUN

Hong Sang-soo zinemagileari buruzko zikloa, Bilbon

Hong Sang-soo (Hego Korea, 1960) zinemagileari buruzko zikloa hasi zen iragan irailaren 5ean, baina urriaren 3ra arte luzatuko da, eta guztira bost film proiektatuko dira BilbaoArte zentroan.
Zikloa ArtHouseCinema programaren baitan, eta Hong Sang-soo eta gizon garaikidearen hondoratze emozionala izenburupean aurkeztu da.

Bihar bertan, irailak 12, Woman Is the Future of Man filma proiektatuko da. Filmak Mun-ho eta Hyen-gon lagunen istorioa kontatzen du.
Zenbait urte igaro ondoren, egun batzuk pasatuko dituzte elkarrekin. Hyen-gon AEBetatik itzuli da, zine zuzendaria izateko saiakeran porrot egin du; Mun-ho-k, berriz, bere nahi artistikoak baztertu behar izan ditu, horren ordez, senar-emazte harreman eta ogibide egonkorra lortu ditu.

Irailaren 19an eta 26an beste bi film izango dira: Tale of Cinema eta Woman on the Beach, hurrenez hurren. Azkenik, urriaren 3an Night and Day proiektatuko da.

Informazio gehiago: bilbaoarte.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button