IKUS-ENTZUN

“Adineko jendea zineman. Errealitatearen erreflexu?” zikloa, Nafarroako Filmotekan

Nafarroako Geriatria eta Gerontologia Elkarteak (NGGE) eta Nafarroako Filmotekak zahartzaroari buruzko zikloa ondu dute elkarlanean. Zikloak hiru film biltzen ditu, eta hil honen 13an hasi zen Arrugas (Espainia,  Ignacio Ferreras, 2011) filmaren emanaldiarekin.

Adineko jendea zineman. Errealitatearen erreflexu? programaren baitan, beste bi film pantailaratuko dira. Hala, bihar bertan, zikloaren bigarren filma pantailaratuko da, Mr. Kaplan (Álvaro Brechner, Espainia-Uruguay-Alemania, 2014).
Pelikulak hauxe kontatzen du: “Jacobo Kaplan zahartzaroaz nazkatatuta eta bizitza monotonoarekin aspertuta dagoen gizon nahigabetu bat da. Hondartzako taberna batek, baina, bere bizitza abentura epiko eta zoragarri batera bideratzeko ustekabeko aukera eskainiko dio: jabea, alemaniar beterano bakarti bat, ihes egindako Nazi bat dela uste du”.

Azkenik, hil honen 27an, programaren azken filma ikusi ahalko da: Conversaciones con mamá (Santiago Carlos Oves, Espainia-Argentina, 2005).

Informazio gehiago: filmotecanavarra.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button