IKUS-ENTZUN

“Cuadecuc, vampir” filma proiektatuko da BilbaoArten

BilbaoArte zentroan Pere Portabella zuzendari kataluniarraren inguruko zikloa abiatu dute; hala, bihar, urtarrilak 23, Cuadecuc, vampir (1970) izenburuko filma proiektatuko da.

Portabellaren lanak Jess Franco zuzendari espainiarrak 1970ean estreinatutako El Conde Drácula filma du ardatz: Francoren lanetik abiatuta, banpiro klasikoari buruzko begirada propioa eriki zuen katalanak. Cuadecuc, vampir ez da film baten inguruko interpretazio sinple bat, harago doa. Hala, pelikula baten making off-a narrazio bihurtu zuen Portabellak: zinegile katalana banpiro bihurtuko da, eta pelikulan dagoen guztia xurgatuko du, hala prozesua, nola pantailako emaitza.

Murnauren Norferatu eta Dreyer-en Vampyr filmen estetika gordetzen duen dokumentala da. Erregimen frankistaren kontrako filmen baitan dago Portabellaren pelikula; izan ere, ez zuen frankismoaren zentsura gainditu, eta atzerrian estreinatu zen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button