IKUS-ENTZUN

Filmik enigmatikoenetako bat

Larunbatean, abenduak 16, Tabakaleran, zinemaren historiako “filmik misteriotsu, txundigarri, makur, eder eta enigmatikoenetako bat” pantailaratuko dute: Peter Weir zuzendariaren Picnic At Hanging Rock.

Gonbitea modu gartsuan egin digute bertatik: “Esperientzia ahaztezina da; oraindik ikusi ez baduzu, ikusi beharra duzu (eta pantaila handian, gainera!). Gero, David Lynch arraroa dela esango dute. Eta bai, bada. Baina baita Peter Weir ere. Gero esango dute Sofia Coppolak nerabezaroaren, heriotzaren eta sexualitatearen sekretuak argitu zizkigula The Virgin Suicides (1999) filmean. Eta bai, izan daiteke, baina Ipar Amerikako zuzendariak beti aipatzen du australiar film hau zuzeneko erreferentzia gisa”.

Film horretan hauxe kontatzen da: 1900. urtea, San Balentin eguna. Neska nerabe talde batek victoriar estiloko Appleyard eskolan ikasten du, Australia hegoaldean. Egun batean, txangoan joango dira Hanging Rockera, sumendi-jatorria duen arroka-formazio batera. Une horretan aktibatuko da erritua: badirudi beroa, natura eta arroka misteriotsua neska gazteen gorputzen eta espirituen jabe egin direla. Une horretan bertan, denbora eta espazioa ere eraldatu egingo dira; magikoa eta onirikoa denak narrazioa hartuko du, eta filma zinema sentsorial eta atmosferikoari buruzko tratatu bihurtuko da.

Soinu-banda bereziarekin, filmak gaztetasuna, heldutasuna, sexualitatea, errepresioa, natura eta askatasuna nahastuko ditu, eta dena, harrizko mendi baten azpian. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button