IKUS-ENTZUN

“Soinua ikusi, pentsamendua entzun”

Bilbaoarte zentroak film musikalei buruzko zikloa abiatu du. Izan ere, atzo hasi zen programa, Amy Berg zinegileak zuzendutako Janis: Little Girl Blue (2015, AEB) filmarekin. Janis Joplin artistaren inguruko film hori gaur ere pantailaratuko dute, 19:00etatik aurrera.

Bilbaoarteren arabera, “Cat Powerrek, folk alternatiboko kantautoreak, Janis Joplin izar nola bilakatu zen kontatzen du. Horrela, hildako artistaren aurpegi gizatiar eta ezezaguna erakutsiko dio ikusleari, kontraesanez beteriko pertsonalitatearen erretratu zintzo, intimo eta esanguratsua eskainiz”.

Zikloak maiatzaren 12ra arte iraungo du, eta ondoko filmekin osatu da: martxoaren 30 eta 31n, Marley (Kevin Macdonald, Erresuma Batua, 2012); apirilaren 6 eta 7an, George Harrison: Living in the Material World (Martin Scorsese, AEB, 2011); apirilak 11 eta 12an, Control (Anton Corbijn, (Erresuma Batua, 2007); apirilaren 20 eta 21ean, Gimme Danger (Jim Jarmusch, AEB, 2016); apirilaren 27 eta 28an, Omega ( José Sánchez-Montes eta Gervasio Iglesias, Espainia, 2016); maiatzaren 4 eta 5ean, The Devil And Daniel Johnston (Jeff Feuerzeig, AEB, 2005); eta, azkenik, maiatzaren 11 eta 12an, Let’s Get Lost (Bruce Weber, AEB, 1988).

Bilbaoarteren arabera, “Janis Joplin, Bob Marley, George Harrison, Joy Division, The Stooges, Omega, Daniel Johnston eta Chet Baker dira ziklo honen zortzi pertsonaia protagonistak”.

Informazio gehiago: bilbaoarte.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button