BERTSOTAN

Finalaurrekoen fasea hastear da Bertsolari Gazteen Sariketan

Bertsolari Gazteen XXXI. BBK Sariketako azken kanporaketa atzo jokatu zen Zornotzako Andra Mari Ikastolan. Saioan, Poto maitaleak (Iradi Barrenetxea eta Iraia Lauzirika), Iurretaren su etenetik (Garazi Uriarte, Kelmene Abaitua eta Naroa Jaio), eta Errima ehiztariak (Naroa Iturrioz, Enara Gallastegi eta Haizea Telleria) taldeak aritu ziren. Bertan, Errima ehiztariak taldea nagusitu zen, eta Mungiako finalaurrekorako sailkatu da.

Hortaz, behin kanporaketak amaituta, finalaurrekoen fasea heldu da, eta datorren astelehenean izango da lehenengoa, Getxoko Getxo Elkartegian, arratsaldeko 18:00etan. Bertan, Sagutxo kaskarinak eta Txori kantari taldeak arituko dira. Bigarren finalaurrekoa Mungian izango da, Torrebillela kultur etxean, azaroaren 22an. Bertan, Errima ehiztariak, eta Zallako Anitzak arituko dira bertsotan gaztetxoen mailan.
Nagusienean, ostera, Sasemorenak, Pello Joxepak eta Bilboko Bertsolari Koittauak izango dira parte hartzaileak Getxoko finalaurrekoan; Izaron hautsak, Kristiñauen Justozieruek eta Ba…Learen bertsoak taldeak arituko dira Mungian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button