IKUS-ENTZUN

KINE Zineklubak “Femeninoan” zikloa antolatu du

Urrian hasi eta sei hilabetetan zehar, gai desberdinak landu dituzte Amorebieta-Etxanoko KINE Zineklubak antolatu dituen zikloetan. Aurtengo proiekzioen itxieran, martxoan, Zornotzako Berdintasun Sailarekin elkarlanean, Femeninoan zikloa antolatu dute. Hil osoan, hiru film esanguratsu pantailaratuko dituzte.

Martxoaren 6an izango da lehengo hitzordua, eta horretarako Urgotxou antzerki taldeak irakurketa dramatiko bat egingo du zikloaren egun horretan. Horren ostean etorriko da You Were Never Really Here (Lynne Ramsay, 2017) filma.
Martxoaren 13an programatu dute bigarren saioa: On Body and Soul (Ildikó Enyedi, 2017). Film berezia, misteriotsua eta ikusgarria.

Zikloaren azken egunean, martxoaren 20an, eta Grüße aus Fukushima (Doris Dörrie, 2016) filmaren emanaldiarekin bat eginez, solasaldia izango da Lara Izagirre zinemagilearekin, eta lunch txiki bat egingo da zikloari eta aurtengo denboraldiari itxiera emateko.

Saio guztiak 20:15ean izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button