IKUS-ENTZUN

“Kimuak 2016“ programa osatuko duten zazpi film laburrak

Kimuak programaren webgunean ondoko leloa jasotzen da: “Udaberriarekin batera euskal laburgintzan ernatzen diren kimuak jasotzen ditugu, munduko txoko guztietara eramateko”. Bada, aurtengo sasoiko zazpi kimu zinematografikoak zeintzuk diren iragarri  berri dute.

Hauexek dira zazpi film laburrak:  Beti bezperako koplak, Ageda Kopla Taldea; Caminan, Mikel Rueda; False flag, Asier Urbieta; Gure hormek, las Chicas de Pasaik (Maria Elorza eta Maider Fernandez); Hileta, Kepa Sojo; Ihesa, Alejandro Diaz Castaño; eta, azkenik, Renovable, Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño.

Guztira, 63 proposamen jaso dituzte, eta aipatutako zazpiak aukeratu. “Katalogoak fikzioa, dokumentala eta animazioa jasotzen ditu, ikuspegi berrien bidez landuak. Hizkuntzei dagokienez, hiru euskara hutsean daude, bi gaztelaniaz dira, bat euskaraz, italieraz eta gaztelaniaz egina dago, eta beste bat ingelesez”.

Informazio guztia: kimuak.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button