MUSIKA

Kepa Junkerak eta Sorginak-ek zabalduko dute Getxoko Nazioarteko Folk Jaialdiak

Gaur hasiko da Nazioarteko Folk Jaialdiaren 32. edizioa Kepa Junkerak eta Sorginak-ek aurkeztuko duten Maletak ikuskizunarekin. Junkerak estreinakoz aurkeztuko du egitasmo berria, eta zenbait gonbidaturen laguntza ere izango du oholtzan.

Jaialdiak irailaren 4ra arte iraungo du. Hala, bihar, The Old Timey String Band folk talde iparramerikarrak eta Lúnasa talde irlandarrak joko dute.

Larunbatean, halaber, Boli Kostako Tiken Jah Fakoly artistak reggae erritmoak zabalduko ditu, eta igandean, Xabi Aburruzaga arituko da, zeinak Keltik izenburuko lan berria aurkeztuzko duen.

Kontzertu nagusiez gainera, bestelako emanaldi txikiagoak ere izango dira. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, “Entre Orillas taldearen soinu hispaniar-kubatarra, Olga Cerpa eta Mestisay-ren erritmo atlantikoak, Anxo Lorenzoren folk galiziar berria eta Elida Almeidaren ahots magikoa”.

Amaitzeko, gogoratu bestelako jarduerak ere izango direla, ohi den bezala: “Espazio Solidarioa, Munduko Artisautzen Merkatua, Munduko Terraza eta haren gastronomi eskaintza koloretsua”.

Informazio gehiago: getxo.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu