IKUS-ENTZUN

Bergarako zineklubak lau film aurkeztuko ditu

Bergarako zineklubak martxoan proiektatuko dituen filmen berri eman du. Hala, martxoaren 6an, asteazkena, Jason Reitman zinegilearen Young Adult (AEB, 2011) ikusi ahalko da Zabalotegi aretoan, 20:00etan.

Charlize Theron aktoreak antzezten du filmaren protagonista den Mavis Gary idazlea. Komedia eta drama nahasten dituen filmak nerabeentzako liburuak idazten dituen emakumearen istorioa kontatzen du. Idazlea txikitako herrira bueltatuko da institutu garaiko amodio bat berreskuratzeko asmoz. Saiakera antzua izango da, baina tarte horretan institutuko ikaskidearekin egingo du topo berriro. Bai Mavisek, bai ikaskide horrek ez dute arrakastarik izan euren bizitzetan.

Gainerako filmei dagokienez, hil honen 13an, Michel Leclerc zuzendariak filmaturiko Le nom des gens (Frantzia, 2010) izango da ikusgai; eta 20an, Enmanuel Mouret zinegilearen L’art d’aimer (Frantzia, 2011).

Martxoaren 27an, euskal gatazka ardatz duen Manual para fabricar un terrorista izenburudun Tereza Reichova-ren dokumentala ikusi ahalko da. Nafarroan filmatua, Reichovaren karrera amaierako ekoizpen txekiarra da. Zinegile txekiarra, Euskal Herriko gatazka politikoaz interesatu zen, euskal gazte batzuk ezagutu ostean. Pintada politiko batzuetatik abiatuta, zuzendariak Iruñeko eta inguruetako herritarrekin hitz egiten du Espainiako gobernuaren politika antiterroristaren inguruan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button