LITERATURA

“Katigatu ninduzun librea nintzena”

Amodio-kantu zahar baten kopla horrekin, Laura Uruburu idazleak bere bigarren eleberria argitaratu du: Katigatu ninduzun librea nintzena (Labayru Fundazioa).

Nobela mardulak (300 orrialde) amodioa du gai nagusia, baina ez da neska-mutil edo andre-gizonen artekoa, ama-semeen artekoa baino.
Argitaletxearen hitzetan, hauxe da kontatzen dena: “Umetxo baten heriotzarekin hasten da istorioa, eta gertaera triste eta lazgarri horrek, amaren, Elba eleberriko protagonistaren bizitza erabat asaldarazten du, eta bihotza eta barne-emozioen mundua astintzen dizkio era bortitz batean. Noraezean ikusten du bere burua herstura eta egonezinean; ahalmenik gabe modu galduan, zorigaitzezko zirrara eta hunkipenen ekaitzean. Orduan, bizi duen zoritxarraren zergati baten bila, baina batez ere, grina gogorraz bihotz-barruko baretasun eta lasaitasun bilaketan, bere bizitzako haritik tiraka hasten da, bere lehenari, bere iraganari ateak zabalduz, eta atzera eta aurrera oroitzapenetan murgilduz”.

Idazlea emakumea izanik, protagonista duen emakumearen, Elbaren, barne-mundua sakon-sakonetik profildu du idazleak, tirabira, gorabehera, atzera-aurrera eta itxurazko kontradikzio askoren irudikapenaz.

Laura Urubururena ere bada Dalila (1986) lana. “Irakurleak, behin irakurtzen hasiz gero, ezin izango dio azkena ezagutu arte irakurtzeari utzi. Irrikaz eta gogoz irakurriko du, eta darabilen euskal hizkera aberatsa eta joria gozatu”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu