LITERATURA

Kataluniako eta Galiziako literatura hizketa-gai

Bilboko Bidebarrieta Kulturgunearen Eztabaidak Literaturarekin ekimenak Suso De Toro eta Màrius Serra elkartuko ditu gaur hilak 13, Kataluniako eta Galiziako literaturari buruzko solasaldian.

Catalunya/Galicia. Dos lenguas, dos literaturas izenburuean abiatuko da gaurko topaketa, eta euren hizkuntzarekin konprometituta dauden bi egileren eskutik, katalanez eta galegoz idatzitako literaturan zentratuko da.

Suso de Torok (Konpostelako Donejakue, 1956) galegoz idazten du eleberria, antzerkia eta saiakera, eta baita telebistarako gidoiak eta prentsako artikuluak ere. Idatzi dituen lanen artean azpimarragarria da 2003an Narrazio Sari Nazionala eman zion Trece badaladas (Hamahiru kanpai-hots). Horrez gain, hiru aldiz irabazi du galegoz idatzitako Kritikaren Narrazio Saria.
Màrius Serrari (Bartzelona, 1963) dagokionez, Ingeles Filologian lizentziatua eta ingeles irakaslea da. Arrakasta lortu zuen 1996an argitaratutako Mon oncle lanarekin. Hainbat sari  ditu, horien artean Ramon Llull eleberri saria Farsa (2006) lanari esker. Bere hurrengo liburua martxoan argitaratuko dela aurreikusten da, La novel.la de Sant Jordi (Amsterdam).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button