LITERATURA

Karmele Igartuari omenaldi ttipia egingo diote Senperen

Irailaren 18ko eguna eta Hatsa elkarteak burutzen duen Maite ditugun olerkariak ekimenaren barruan, Karmele Igartuaren poemak irakurriko dira. Goizean, omenaldi bat egingo zaio Zugarramurdi gaineko Mairu baratze miresgarrian eta arratsaldean bere olerkiak irakurriko dira.

Hona hemen Auxtin Zamora antolatzaileak igorri digun testutxoa:
"Hatsa Elkarteak, 2003az geroztik, arlo literarioan, bide aberats eta emankor bat darama. Bere altzotik agertu dira eskola bat, idazten ikasteko‚ Ilunabar literarioak deitu sail bat herriz herri irakurketak egiteko‚ Idazten deitu webgune oparo bat, Luma berrien eleak deitu idazle berrien testu-aldizkari bat eta hainbat hitzaldi eta agerraldi Euskal Herrian zehar.
Agorrilaren 20a geroztik, Idazle Eskola dolutan sartu da, Karmele Igartua bere sortzaileetarik bat mundu honetarik desagertu delarik. Azken bi urte hautan bi olerki liburu publikatuak zituen, Hitzak orbainetan eta Denbora enaren hegaletan, eta hirugarren bat argitaratzeko prest zeukan. Karmeleren zonbait olerki, Hatsaren Poesia bilduman aurki ditzazkegu ere.
Irailaren 18ko eguna iraganen dugu beraz Karmeleri pentsatuz . Goizean, omenaldi bat eginen diogu Ibaineta deitu Zugarramurdi gainean den Mairu baratze miresgarrian eta arratsaldean bere olerkiak irakurriko."

Hatsa elkarteak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button